2009-03-31

Zer da haur adinaren psikologia?


Haurtzarotik trebatu behar ditugu gure adimen intrapertsonala eta interpertsonala (adimen emozionala) nork bere burua ezagutu eta onartzen ikasteko, eta gainontzekoak errespetatzen jakiteko; eta hori hezkuntza sozio- pertsonalaren esku- hartze eremua da.


Hala ere, duela ez horrenbeste, sentimentalismoa (horrela esan izan zaio emozioak bizi-bizi sentitzeari eta bizipenak jende aurrean agertzeari) pertsona ahulen, heldu gabeen, bere burua ondo kontrolatzen ez zutenen ezaugarria zela irakasten zen. Adiera horretan, erabat matxista den topikoa ikaragarri zabaldu da gure irudimen kolektiboan: emozioak kanporatzea eta, areago, negar egitea emakumezkoaren kontuak direla. Mundua aurrera doa, ordea, eta emozioak bizitzea norberaren heltze prozesuan eta adimenaren garapenean ezin ordezkatuzko elementua dela dioen teoria geroz eta arrakasta lortzen ari da.


Bizitza profesionalera begira geure burua prestatu eta trebatuko badugu, ezagutza tekniko eta kulturalez hornitzeko dugun premia inortxok ez du zalantzan jartzen baina, lehentasunen hierarkizazio xelebrea eginez, bizitza emozionalerako prestatzeak duen garrantzia bazterrean uzten dugu maizegi. Bizitzen ikastea, urterik urte metatuz goazen jakintza behatzen, aztertzen, jorratzen ikastea baita. Hortaz, pertsona heldu, arduratsu, orekatu eta, zergatik ez, ahal den neurrian, zoriontsu bihurtzeak geure sentimenduak bereiztea, azaltzea eta zaintzea ere agintzen digu. Horrek esan nahi du sentimendu horiek testuinguru jakinean kokatzen, hierarkiak antolatzen, interpretatzen eta geure egiten ikasi beharko dugula, une jakin batean izan dezakegun hausnarketa edo ekintza geure aldarteak baldintzatua gerta baitaiteke eta, ondorioz, gatazka bati konponbidea ematean edo hartu behar dugun erabakian eragin kaltegarria izan dezakete.


Orokorrean, Heziketa Afektiboaren edo emozionalaren proposamenek ez dute arreta jartzen epe laburrerako trebetasunetan, eta, ñabardurak alde batera utziz, bi elkargune ikus daitezke.
Alde batetik, gaitasun pertsonalari dagozkion trebetasunen garrantzian bat egiten dute (autoezagutza- trebetasunak, autoestimua eta autoerregulazioa).


Bestalde, helduen bizitzan hain beharrezkoak diren pertsonarteko balio eta trebetasunetan ekiten dute; esate baterako, komunikazio-trebetasunetan, pertsonarteko erlazioetarako trebetasunetan (desberdintasun kulturalen nahiz pertsonen arteko
gatazken konponketa), lanerako trebetasunetan, eta, orokorrean, bizitza- nahiz gizarte-trebetasun gisa ezagutzen direnetan.


Guztiak ados daude hezkuntza-instituzioek ezinbesteko papera dutela esatean, agente bakarrak ez diren arren. Era berean, modu eraginkor batean martxan jartzeak instituzioaren ( haurren te eginbeharretik haratago dagoen ahalegin handi bat eskatzen testuinguruan eskolak betetzen duen funtzioa)duela behin eta berriz esaten da; instituzioak, azken baten, alderdi bat baino ez dira, eta maila familiarrean, sozialean, politikoan … ere laguntza behar da.


Epe laburrerako trebetasunetan –heziketa-instituzioa uzterakoan beharrezkoak izango diren horietan; batez ere, lan bilaketarekin erlazionaturik daudenak–arreta jartzea. Egoera ugaritan erabil daitezkeen trebetasunen eta tekniken bilduma bat diseinatzea, ondorengo helburuekin:



  • Garapen maila on bat ziurtatzea gizarteko alderdietan nahiz alderdi pertsonalean




  • Berehalako egoeretan, eguneroko moldaerarako beharrezkoak diren ezagutzak eta trebetasunak eskaintzea


Gure inguruan zorintasunerako heziketa honen adibidea ugari ditugu. Herrialde garatuetako eskoletan txiki- txikitatik saiatzen gara haurren garapen integrala sustatzen (giza inteligentzia maila guztiak trebatzen), adimen emozionalaren heziketak geroz eta garrantzia handiagoa duelarik; eta helduaroko formakuntzan ere, modan jarri dira Coaching (lidergorako) ikastaroak.



Beraz, nire iritziz, haur adineko psikologiaren bidez haurren gaitasun biosozialak, kognitiboak eta psikosozialak ikertuz, norbera zoriontsu izateko eta gizartean zoriontsu bizitzeko trebetasunetan “hezi ditzakegu” (edo gutxienez saiatu egin behar ginateke).

No hay comentarios:

Publicar un comentario