2009-05-27

Hizkuntza Jolasak eta sormen jarduerak

Lan honen bidez jolasa eta hizkuntza bitarteko ibilbidea azaltzen da, hau da, hizkuntzarekin jolasteko eta irakasteko dauden baliabideak agertzen dira.

Bestalde, ikasgelan bertan taldean egin ditugun hainbat sormen jarduera ere badaude.


Hizkuntza Jolasak - Maier Irazusta Agirre

2009-05-21

Euskal kantak eta hizkuntza jolasak - ALEGIA



Ikerketa lantxo txiki baten bidez, ALEGIA eta inguruko euskal kanta eta hizkuntza jolas tradizional batzuk biltzen saiatu naiz. Bildumatxo honetan, argitaratuak ez dauden bertsioak gorde ditut, eta ahoz- aho eta generazioz- generazio bilakatuz joan diren beste bertsio batzuk ere topa daitezke.


Anurriñan

Arran bilote

Arre- arre

Tantai gaineko txori berritsua

Txantxangorria txantxate

Txantxo Pikarua

Zenbaki jolasa

Zubirik Zubi

Zurruteroaren abestia

2009-05-15

Astindu gorputza eta izan untsa! bideoklipa

Haur Hezkuntzako magisteritzako ikaskideekin unibertsitateko garapen psikomotore ikasgaian egindako saioaren bideoa da ondorengoa.


2009-05-12

"Goazen ogia erostera!" Sekuentzia didaktikoa

Unitate didaktiko hau, Haur Hezkuntza 2.zikloko ikasleentzako (4- 5 urte) prestatu dugu Haur Hezkuntzako magisteritzako Didaktika Orokorra ikasgaian. Oinarritzat, 2009ko urtarrilaren 20ko Curriculuma erabili dugu, eta beraz metodologia globalizatuan lantzen dira esperientzia eremu guztiak; eta uneoro, hezkuntzako oinarrizko gaitasunak, konpetentziak eta inteligentzia motak kontuan izan dira.


Goazen ogia erostera! - Aurkezpena

Goazen ogia erostera

2009-05-11

"Astindu Gorputza eta Izan Untsa" psikomotrizitateko saioa

Hona hemen Haur Hezkuntzako magisteritzako gelakideekin egindako saioaren gidoia:

Astindu Gorputza Eta Izan Untsa - Psikomotrizitate saioa

2009-05-10

Sormenaren indarra - Big Ban

Bizitza jarraipena duen osotasun bezala bizi izaten dut. Datek, egutegiak, proiektuek hasten eta amaitzen duten autonomia eta berezko izaera duten esperientzia zatiki modukoak sortzen dituzte. Alferrik da. Berehala, gertaera bakoitza izan denarekin urtzen da aurrekoari beste zentzua emanez, bizitakoa eraldatzen, kolorea aldaraziz. Gertatutakoa gauzatzean, gauzan bihurtzean, esku artean har dezakezu, harrotu, astindu, irauli, esprimitu, begiratu eta partekatu ere.

Katuka zebilen haurtxoa urrats ausartak ematen dituen nerabe benturazale bat bihurtu da. Mundu zabal bat du aurretik, motxila prest, norantza erabakitzeko oraindik.

Prozesu honetan barrukiak astindu zaizkit, behin baino gehiagotan. Asalduta, kitzikatuta sentitu naiz... bizirik!

Honela sentitzeari big-bang deritzot nik. Sormen prozesuak abiarazten dituen eztanda moduko bat da, ezuztekoan harrapatzen zaituena, barruan daramazuna aztertzeari behartzen zaituena.

Big-bang-ak sortzean modifikatzen du zegoena, berritzen du. Batzuetan mintzen gaitu. Minduta dagoena senda daiteke. Eraikitzaile eta suntsitzailea da.

Bideo honetan izan guztiaren atzean dagoen indarra irudikatu nahi izan dut, sormenak barruan lotan dagoena esnarazteko duen ahalmen izugarria. Margolan, narrazio, bideo edo eztabaida. Gure burua inplikatzea da kontua, komunikatu nahia, partekatzeko gogoa eta ausardi ttantta bat ere bai: http://elkarrikertuz.ning.com/profiles/blogs/bigbang-1

Jarrai dezagun...

Izarne

Nire gogoko eskola

1.Nire gogoko eskola pertsonek osatzen dute, komunitate bat da.

2.Eskola hau auzo batean txertatuta dago eta bertan bizi diren haurrak dira gehienbat hara joaten direnak.

3.Eskolako bizitzan parte hartzen duten guztiek elkar ezagutzen dute. Proiektu berean sinesten dute eta helburuak lortzeko ahaleginetan sinergian egiten dute lan.

4.Nire eskolan gurasoek txoko bat dute eta ikastetxearen antolamenduaren ardura konpartitzen dute.

5. Nire eskolan garbitzaileak, maisu-maistrak nahiz autobus gidariak ikasleen ikasketa prozesuaren parte garrantzitsua dira.

6.Nire eskolan asko hitz egiten da, batzarretan, jangelan, pasiloetan. Binaka, taldeka, borobilean nahiz aurrez aurre.

7.Nire eskola konplexua da eta ikuspegi eta interesgune asko hartzen ditu bere barnean. Orekan behar du izan eta horrek denen esfortzua eskatzen du, etengabe zaindu behar da, egitura aldakorra du, oso sensiblea da.

8.Nire eskolan irakasle/langile/ikasle edo guraso batek arazo bat badu eskolaren arazo bihurtzen da eta denon artean bide ematen saiatzen da.

9.Nire eskolan pertsona guztiek heziketa aukera berdinak dituzte. Pertsonen beharrizanak kontuan hartzen dira. Haurren jakinmina elikatzen da, aukera anitzak eskaintzen zaizkie, haien ahotsa entzuten da.

10.Profesionalen indarguneak ere aprobetxatzen dira ikasketa ahalik eta funtzionalagoa eta motibagarria izateko. Etengabeko prestakuntza beharrezkoa da, estrategiak eta baliabideak berritu, osatu, asmatu eta erabiltzen dira.

11. Gelak tailer modura antolatuak daude. Idazketa txokoa badute, irakurmena lantzeko txokoa, proiektuak egiteko txokoa... Ikasketa esanguratsua, globalizatua, funtzionala, denon artean eraikitakoa bultzaten da. Ikasketa ez da eskolara mugatzen. Eskola arreta gune bat bihurtzen da, esperientzia anitzetako bidegurutze bat.

12. Nire eskolan elkarrenganako errespetua, ezberdina izateko eskubidea, ezberdina izanik ere eskubide berdinak ditugula jakinaraztea, sexuen arteko berdintasuna, lehentasun bihurtzen dira.

13. Nire eskolan ez dituzte langile kualifikatuak prestatzen, pertsona kualifikatuak baizik.

14. Nire eskolak baratza bat du, lorategi eta abere batzuk ere. Jolastokiak, sukaldatzeko areto bat, antzeztokia, bertan lan egiteko aukera eskaintzen duten material biltegi ezberdinak, espresio-tailerrak... eta ikasgelak ere bai baditu.

15. Nire eskolan klaseak ez dira denbora zehatz bati mugatzen, ez da denbora batean eduki zati bat ahal den moduan konprimitzen, ez da zerbait hasi eta bukatu behar denbora zehatz batean. Nire eskolan haurrak ez dira horrengatik “atzera” gelditzen. Nire eskola ez da abiadura lasterketa bat.

Hau irakurri eta eskola eredu hau amets hutsa dela pentsatzen baduzu bejon diezazula. Kontrakoa uste baduzu hura lortzeko urrats bat harago egongo zara.

Eskola guztiak ez dira zertan berdinak izan behar, lan egiteko nahiz gure seme-alabak zein ereduan haztea nahi dugun eskaintza eta aukeratzeko askatasuna egon behar lukeela uste dut, medizina tradizionala edo homeopatia gure osasunaz arduratzeko aukera dezakegun bezala.

Ez dakit beste heziketa motan sinesten dugunok gutxi garen edo ez. Dakidana zera da, guraso bihurtzean eta beste aukera eskura izan ezean, heziketa tradizionalaren aurrean amore ematen dugula askok, horrek insatisfakzioa eta mesfidantza sortu arren.

Irakasle izatean akomodazio honen aurrean borroka egiten saiatuko naiz, beste belaunaldiko haurren gurasoek, behintzat, haien ideiekin bat datorren eskola aukera dezaten.

www.elkarrikertuz.com -en irakurria

Nagusia Psikomotrizitate Gelan: jarrerak eta Teknizitatea

Gai honetan, hezitzaileak psikomotrizitate gelan duen funtzioa argitzen da, baina gaiaren inguruan sakondu nahi izanez gero, Sylvie Donet-en liburuan atal oso bat eskeintzen zaio (El Adulto).

4.Nagusia psikomotrizitate gelan: jarrerak eta teknizitatea

Nerabeen heziketara programa



"Tenemos 2 ojos, 2 orejas y una boca"

ERRESPETUA
JARRERA eta JOKABIDEA (aptitud/actitud) SENTSIBILIZAZIOA >< KOOPERAZIOA

Eusko Jaurlaritzaren bidez,Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan parte hartu dut astebukaera honetan Barrian egindako topaketan. Bertan, Bilboko EDEX GKEaren berri izan dut eta ondorengo materialaz gozatu ahal izan dugu.

Taula honetan, 10 istorioren bidez gazteon bizitzan sortzen diren zalantzak argitzeko aholkuak laburbiltzen dira. Proiektuak berak istorio bakoitzarentzako bideotxo bat du eskuragai interneten.



10 historias para la vida de un adolescente

2009-05-04

Berdinen Harteko Tratu Txarrak Ikastetxeetan

Psikologia ikasgaiko lan honetan, ikastetxeetan ematen den BULLYING kasu baten behaketa, diagnostikoa, ebaluazioa eta esku hartzea azaltzen dira. Horretarako jarraitu den esku hartzen metodologia PIKAS izenekoa da eta Eusko Jaurlaritzaren orientabideetaz baliatu gara arazoari aurre egiteko.

Horretaz gain, gaiaren atal bakoitzari dagokion oinarri teorikoen azalpenak erantsi ditugu, Ortegak 2000. urtean egindako lanetik (bibliografian xehetasunez azaltzen dira iturriak)

BERDINEN ARTEKO TRATU TXARRAK - Haur Adinaren Psikologia[1]