2009-03-01

BERDINEN ARTEKO INDARKERIA IKASTETXEETAN




Zer da eskola-jazarpena?


Gaur egun, eskola-jazarpena Bullying izenarekin egin da ezagun gizartean. Ingelesez, bully hitzak harroputz edo ahoberoa esan nahi du. Hortaz, zer da bullyinga? Ikasle batek bere ikaskide bat menpean hartzeko egiten duen jazarpenari deitzen zaio bullyinga. Irainak, etengabeko eraso fisikoak, jendaurreko umiliazioak, derrigortutako beharrak, txantxa astunak edota ageri-ageriko gutxiespenak dira ikasle batek beste bati egin eta eskola-jazarpentzat hartzen direnak. Eskola-jazarpena gertatzen ari dela jakiteko, ondorengo gauza hauek antzeman behar dira:


  • Zapaltzaile batek edo batzuek erasotu duten babes gabeko biktima bat egon behar da.

  • Desoreka egon behar da indartsuenaren eta ahularen artean. Desoreka hori indarrean, gorpuzkeran, maila sozialean eta psikologikoan agerikoa izango da. Hortaz, biktima babes gabe sentituko da beti.

  • Jazarpenak etengabea izan behar du, hots, jazarpena epe batez errepikatu egin behar da.

Bullying- aren jatorria



Bullying edo ikasleen arteko biolentzia fisiko eta psikoari buruz egiten den lehen aipamena 70.hamarkadan kokatzen da; eta termino hau erabili zuten lehen autoreak Dan Olweus eta Peter Heineman izan ziren. Ikertzaile hauek Estatu Batuetan, Europa mendebaldeko herrialdeetan eta Britanian Handian burutu zituzten lehen ikerketak eta terminoaren lehen definizioa bota zuen Dan Olweus-ek:



“Ikasle batek erasoak pairatzen dituela edo biktima bihurtzen dela esan ahal izateko, etengabe eta aldi batean jasan behar ditu beste ikasle batek edo batzuek egindako ekintza negatiboak” (Olweus, 1998).



Bullying- aren ezaugarriak eta motak



  • Botere-desoreka: botere fisiko, psikologiko eta sozial desberdinaren ondorioz, indarren desoreka sortzen da pertsonen arteko harremanetan.

  • Nahita egitea/errepikatzea: nahita egitea behin eta berriz errepikatzen den erasoaren bidez adierazten da eta, jokabide horrek, beste eraso batzuen jomuga izateko beldurra sortzen dio biktimari.

  • Defentsa-gabezia/Pertsonalizazioa: ikasle bakar bat izaten da normalean tratu txarren biktima eta horrela babesik gabeko egoeran jartzen da. Modu horretan, biktimak ez du aurkitzen bere burua babesteko adina baliabide, eta isolamendua nahiz estigmatizazioa pairatzeaz gain, autoestimua eta bere izen ona ere galtzen ditu.


Gai honen inguruan eginiko lana osorik ikusteko : http://www.scribd.com/doc/12907385/Berdinen-arteko-indarkeria-ikastetxeetan

Power point aurkezpena:

http://www.scribd.com/doc/12907746/Ikerketa-Lanaren-aurkezpena

No hay comentarios:

Publicar un comentario