2009-03-31

Pertsona atsegina izatearen garrantzia






(Vicente Verdú-k idatzitako testuaren iruzkina)





Zer dio egileak?


Nire iritziz, gizakion adimenaren eboluzioa eta gizartearen garapena erlazionatzen ditu, elkar- menpekotasun harreman batekin. Hau da, balio sistema (gizartearen premiaK, kasu honetan) ezberdinek adimenaren nozio desberdinak (high tech eta high touch) inplikatzen dituzte.


Lehenik eta behin, unibertsitatean eskuratzen den jakintzari egiten dio ereferentzia; duela 30 urte ikasten zen ezautza osoagoa zela aldarrikatuz .

Jarraian, lan- sektoreen bilakaerak (gizarte industrialetik zerbitzuen arora) langile perfilaren aldaketa ekarri duela dio. Lehengo ezagutza zehatzen gainetik, egun “pertsona zoragarriak, itxura onekoak, umore zentzua eta enpatia behar ditugu”.


Ondoren, jakintza edota ezagutzak eskuratzeko bideak ere eboluzionatu egin direla salatzen du. Kasu honetan, joan diren urteetako formazio akademiko ordenatua, bizitzako ikaskuntzak ordezkatua izan da.

Gero berriz, kapital kulturalaren beherakada salatzen du; garai bateko jakinduriaren garrantziaren gainetik, gaur egun, giza- gaitasunak baititugu. “ Orain dela gutxiko high tech ideiaren aurrean, gaur egun high touch da inportantea”. Puntu honetan, gaur egungo pertsonengan, trebetasun sozialetan arrakasta eta jakintza kulturalean ez- jakintasuna uztartzen ditu.

Orain artean aipaturiko ezaugarriei dagozkion sexu- rolen banaketan, high- touch moduan definitzen dituen gaitasun sozial hauek emakumearen rolarekin lotzen ditu; eta, high tech –ak berriz, gizonekin. High touch- ean, emakumeek “euren izatean” abilezia handiagoa dutenez, arrakasta eta munduaren boterea eskuratzeko aukera gehiago izango dituzte.Eta horregatik, sistema kapitalistak dakarren ondorioetako bat bezala “amatasun naturalera” itzulera aurreikusten du, hau da, emakumeak gizartearen agintea berreskuratuko dute zibilizazioen sorrera aldietan bezala.


Laburbilduz, orain arteko gizartean, ezagutza akademikoek zuten garrantzia. Orain aldiz, sistema etengabean garatzen ari da eta aro berri batean gaude, non trebetasun sozialak gailentzen diren.


2.Ados al zaude?




Orokorrean baietz esango nuke, hau da, gizarteak, bere eboluzioan, gainjartzen dituen irizpide (balore) eta premiek gizakion gaitasuna ere garatzea dakarrela uste dut. Eta ondorioz, gaur egun “Más vale una cabeza bien hecha, que una cabeza bien llena” Montaigne-k (XVII. mendean) esan bezala.


Lehen eta oraingo jakintza esparruei dagokienean ere, berarekin ados nago. Lehengo inteligentzia akademiko hori bigarren mailara igaro da. Autoreak dionez, ez- jakintasuna nagusitu zaigu 1970.hamarkaz geroztik eta horren adibide garbi bat gaurko prentsan topatu dudan titular bat izan daiteke:

“Un bideojuego para abofetear banqueros”


“Albiste” xelebre honek nire iritzia ulertarazteko balio didala uste dut. Sistema kapitalistaren testuinguruan krisi ekonomikoa dugu azken ezaugarria (batzuentzat burukomina, galbidea edo infernua). Beraz, gizakiongan premia edo beharrak ere aldatu egin dira; kasu honetan, gure ondoezak sortu dituztenenganako haserrea eta gorrotoa nolabait uste beharra daukagu.


Behar berri honen aurrean, eskaintzak ere eboluzionatu egin behar izan du, eta bideo- jokoak denbora pasa izatetik hutsetik, askapenerako eta frustrazioak gainditzeko modu bihurtu dira.


Azken finean, autoreak esan duenaren errepikapena da nire adibidea. Bere kasuan, bideo- jokoa edo gizartearen “produktua” pertsona bera da; eta nire adibidean, krisia ekonomikoa dena, berean berriz, zerbitzuen sektorera garatu den gizartea.


Psikologiaren ikuspuntutik erantzun baten bila ibili naiz, eta teoria soziokulturala etorri zait gogora. Honen arabera, giza garapena gizabanakoa eta eragile sozio – kulturalen arteko elkarrekintzaren ondorioa da. Eta beraz, gure testuinguruan sortu den “ez- jakintasuna” globalizazio eta kapitalismoaren garapenak eragin digula diot.



Zer da haur adinaren psikologia?


Haurtzarotik trebatu behar ditugu gure adimen intrapertsonala eta interpertsonala (adimen emozionala) nork bere burua ezagutu eta onartzen ikasteko, eta gainontzekoak errespetatzen jakiteko; eta hori hezkuntza sozio- pertsonalaren esku- hartze eremua da.


Hala ere, duela ez horrenbeste, sentimentalismoa (horrela esan izan zaio emozioak bizi-bizi sentitzeari eta bizipenak jende aurrean agertzeari) pertsona ahulen, heldu gabeen, bere burua ondo kontrolatzen ez zutenen ezaugarria zela irakasten zen. Adiera horretan, erabat matxista den topikoa ikaragarri zabaldu da gure irudimen kolektiboan: emozioak kanporatzea eta, areago, negar egitea emakumezkoaren kontuak direla. Mundua aurrera doa, ordea, eta emozioak bizitzea norberaren heltze prozesuan eta adimenaren garapenean ezin ordezkatuzko elementua dela dioen teoria geroz eta arrakasta lortzen ari da.


Bizitza profesionalera begira geure burua prestatu eta trebatuko badugu, ezagutza tekniko eta kulturalez hornitzeko dugun premia inortxok ez du zalantzan jartzen baina, lehentasunen hierarkizazio xelebrea eginez, bizitza emozionalerako prestatzeak duen garrantzia bazterrean uzten dugu maizegi. Bizitzen ikastea, urterik urte metatuz goazen jakintza behatzen, aztertzen, jorratzen ikastea baita. Hortaz, pertsona heldu, arduratsu, orekatu eta, zergatik ez, ahal den neurrian, zoriontsu bihurtzeak geure sentimenduak bereiztea, azaltzea eta zaintzea ere agintzen digu. Horrek esan nahi du sentimendu horiek testuinguru jakinean kokatzen, hierarkiak antolatzen, interpretatzen eta geure egiten ikasi beharko dugula, une jakin batean izan dezakegun hausnarketa edo ekintza geure aldarteak baldintzatua gerta baitaiteke eta, ondorioz, gatazka bati konponbidea ematean edo hartu behar dugun erabakian eragin kaltegarria izan dezakete.


Orokorrean, Heziketa Afektiboaren edo emozionalaren proposamenek ez dute arreta jartzen epe laburrerako trebetasunetan, eta, ñabardurak alde batera utziz, bi elkargune ikus daitezke.
Alde batetik, gaitasun pertsonalari dagozkion trebetasunen garrantzian bat egiten dute (autoezagutza- trebetasunak, autoestimua eta autoerregulazioa).


Bestalde, helduen bizitzan hain beharrezkoak diren pertsonarteko balio eta trebetasunetan ekiten dute; esate baterako, komunikazio-trebetasunetan, pertsonarteko erlazioetarako trebetasunetan (desberdintasun kulturalen nahiz pertsonen arteko
gatazken konponketa), lanerako trebetasunetan, eta, orokorrean, bizitza- nahiz gizarte-trebetasun gisa ezagutzen direnetan.


Guztiak ados daude hezkuntza-instituzioek ezinbesteko papera dutela esatean, agente bakarrak ez diren arren. Era berean, modu eraginkor batean martxan jartzeak instituzioaren ( haurren te eginbeharretik haratago dagoen ahalegin handi bat eskatzen testuinguruan eskolak betetzen duen funtzioa)duela behin eta berriz esaten da; instituzioak, azken baten, alderdi bat baino ez dira, eta maila familiarrean, sozialean, politikoan … ere laguntza behar da.


Epe laburrerako trebetasunetan –heziketa-instituzioa uzterakoan beharrezkoak izango diren horietan; batez ere, lan bilaketarekin erlazionaturik daudenak–arreta jartzea. Egoera ugaritan erabil daitezkeen trebetasunen eta tekniken bilduma bat diseinatzea, ondorengo helburuekin:



  • Garapen maila on bat ziurtatzea gizarteko alderdietan nahiz alderdi pertsonalean




  • Berehalako egoeretan, eguneroko moldaerarako beharrezkoak diren ezagutzak eta trebetasunak eskaintzea


Gure inguruan zorintasunerako heziketa honen adibidea ugari ditugu. Herrialde garatuetako eskoletan txiki- txikitatik saiatzen gara haurren garapen integrala sustatzen (giza inteligentzia maila guztiak trebatzen), adimen emozionalaren heziketak geroz eta garrantzia handiagoa duelarik; eta helduaroko formakuntzan ere, modan jarri dira Coaching (lidergorako) ikastaroak.



Beraz, nire iritziz, haur adineko psikologiaren bidez haurren gaitasun biosozialak, kognitiboak eta psikosozialak ikertuz, norbera zoriontsu izateko eta gizartean zoriontsu bizitzeko trebetasunetan “hezi ditzakegu” (edo gutxienez saiatu egin behar ginateke).

Zeinen erraza den ahoa zabaldu eta ozenki hitz egitea...


Yo no soy racista, pero basta ya de tanta invasión extranjera que cruza la frontera como el patio de su casa.


Yo no soy xenófobo, pero casi todos los camellos que hay en la calle son magrebíes.


Yo no soy de los que apoyan la pena de muerte, pero algo habrá que hacer con tanto criminal suelto.


Yo no soy partidario de traer más niños a este mundo cruel, pero el que hace un bombo que apechugue.


Yo no soy intolerante, pero estoy harto de ver mendigos rumanos pidiendo en mi calle.


Yo no soy un hombre de prejuicios, pero no quisiera que mi hija siga saliendo con su novio negro.


Yo no soy una persona anclada en el pasado, pero eso de los matrimonios gays...


Yo no soy infiel a mi mujer, pero hay cada mulatita linda de “miamol” en busca de papeles...


Yo no soy defensor de la tortura, pero habrá que sacar la verdad de alguna forma a los asesinos de Marta.


Yo no soy creyente, pero rezo para que me toque la lotería.


Yo no soy uno más del montón, pero...

¡Vaya, vaya, vaya...! ¡Cuántas cosas no somos!

2009-03-04

Euskalkiak... Euskara Batua...Kalitatedun euskara

Euskara batuaren sorrera, bilakaera eta egungo egoera aztertuz, ondorengo dokumentuan datu interesgarri batzuk laburbiltzen dira, dagozkien erreferentzia bibliografikoekin osatuta. Beraz, euskararen bilakaera historikoaz gain, gaur egungo "kalitate" kontzeptuaren esanahieraino landu da arlo hau.


EUSKARA - Bigarren Lauilekoa Osorik

2009-03-03

Nola jokatu egoera hauen aurrean?

Jarraian gelan aztertu ditugun pare bat kasu jarri ditut: Manta bat psikomotrizitate gelan eta Ahulkian eserita gelditzen den mutikoa.
Bi egoera hauen aurrean izan behar genukeen jarrera komentatzen aritu gara eta interesgarriak iruditu zaizkit bildu ditugun ondorioak:
1. egoera: BANKUAN ESERITA GELDITU DEN MUTIKOA
Ander bi urteko mutiko bat da. Psikomotrizitate-saioko sarrera errituala bukatu ondoren Ander bankuan eserita gelditu da besteak pareta botatzera joan diren bitartean, eta bertan dago oraindik ere besteak saltoka, korrika, dorreak botatzen ari diren bitartean. (sekuentzia honen bideoklipa Moodle-n ikus dezakezue)

Galdera:
  • Zer egingo zenukete holako egoera baten aurrean? Zergatik?

Psikomotrizitate gelaren funtziorik garrantzitsuena haurrak adierazpen motoriko eta irudimenaren bilakaera baten bidez dibertitzea eta zoriontsu izatea da. Horregatik, umearentzako AFEKTIBITATEZ eta SEGURTASUNEZ beteriko testuingurua sortu behar da. Haurrak gustura sentitu behar dira ingurune horietan, taldeko kide bat gehiago sentitu behar dira eta horrela tratatu behar ditu irakasleak gustura senti daitezen.


Haurrek segurtasun hori eskuratzen dutenean, askatasun osoz jolasteko gai sentituko dira eta beraien gaitasun eta ahalmen guztiak esperimentatuko dituzte.

Psikomotrizitate gelaren funtzio eta helburu guztiak aurrera eraman ahal izateko, ezinbestekoa da lehen aipaturiko segurtasun hori bermatzea; eta beraz, mutikoa ez bada seguru sentitzen inguratzen duenarekin eta kideekin, “inhibitutako jarrera” izango du.

Haurren ezaugarri nagusienetako bat jolasteko eta dibertitzeko grina da, hau da, bere jokabide naturala, jolastea da. Izan ere, jolasteko gogorik ez den egoeretan arazoren bat egon behar da: gaixotasunen bat edota segurtasun eza (bai kideekiko edo baita inguruarekiko ere) ... Orokorrean, ezezagunaren aurrean beldur izan ohi dira eta benetan fidagarria dela egiaztatu artean, beren jolasteko grin hori inhibitua ager(tu) daiteke.

Psikomotrizitate gelaren helburu nagusiena, haurrak, bere autonomiatik abiatuta beste arloetan garatu ezin dituen esparruak garatzea da. Ezinbestekoa izango da beraz bere nahiak errespetatzea. Psikomotrizistaren esku-hartzea garrantzizkoa izango da baina bigarren mailan utziko genuke.

Gerta daiteke momentu horretan besterik ez izatea jarrera hori, zerbait isolatua izatea alegia. Psikomotrizista bezala, hau identifikatzeko gai izan beharko genuke.

Beraz, mutiko hori ahulkitik altxa eta jolasten hasi ahal izateko “segurtasuna” bermatu behar zaio: kideekin eta psikomotrizitate gelan; baina inolaz ere ez, jolastera behartu. Horretarako baliagarriena gustuko dituen ekintzekin eta erakartzen duten aktibitateekin tentatzea da eta bere kabuz sortuko zaio hurrengoan pareta botatzera joateko gogoa.

Psikomotrizistaren eginkizuna hauxe dela esan genezake. Haurrek, euren sormena garatzeko kitzikatzea; motibatzea. Animatzailea izango da. Horregatik, lehen aipatu bezala, inguruan izango dituen elementuetara gerturatuko dugu. Gertaera isolatua izanez gero, aurrez haurrak erabili izan dituen elementuak gerturatuko dizkiogu: gustatzen zaion panpintxoren bat, blokeak, etxetik ekarri duen elementuren bat…

Beste gelakideen artean ere, guri lagunduko digun jarreraren bat bila genezake. Berdinen arteko (haurren) harremanetan oinarrituriko integrazioa bultzatuko dugu. Hobeto ulertuko dion norbaitek lagunduz saia gintezke motibatzen: zeharkako motibazioa.

Gertaera isolatua ez bada ordea, segurtasun falta sortzen dion arazoa identifikatu beharko genuke: etxean arazoak, gelakideekin, irakaslearekin ez dela ongi komunikatzen, ingurua arrotza egiten zaiola, erabiltzen diren objekturen batekin esperientzia txarren bat izan duela… Horrelakoren bat izanez gero arazoaren iturri, prozesua bestelakoa izango litzateke, irakasle guztien eta gurasoen arteko lankidetza bat izan beharko litzateke eta hemendik ateratako ondorioak ahalik eta egokien lantzea, beti ere umeen nahiak errespetatuz. Azken finean, bere buruarekiko konfiantza lortzea da.

2.egoera: MANTA BAT PSIKOMOTRIZITATE GELAN

Julen bi urteko mutiko bat da. Aurten hasi da eskolan eta ez du oraindik hitzik esaten. Ikasturtearen hasiera da, urriaren bukaera, eta Julenek etxetik beti ekartzen du manta bat eskolara. Ez oso handia baina berari traba egiten diona mugimendurako. Gaur psikomotrizitate-saioa dago eta hara doa gure Julen, manta hartuta, noski.

Galderak:

- Nola jokatuko zenuke zuk Julenekin eta bere mantarekin psikomotrizitate-gelan? Zergatik?
- Zergatik ume askok ekartzen dute eskolara etxetik harturiko objekturen bat edo beste?

Haur Hezkuntzan haurrek oraindik ere lotura handia duten testuinguru familiarrarekin. Izan ere, jaio direnetik familia eta etxea izan dituzte soilik inguruan. Bat batean, beren etxea eta gurasoak (aiton amonak, zaintzaileak edo gainontzeko familia ingurua) utzi eta erabat ezezaguna eta arrotza zaien leku batetara eraman dituzte: eskolara. Umeek ez dute tokia ezagutzen, ezta irakasleak, gelakideak eta gainontzeko langileak ere ... Ondorioz, familia- etxea eta eskolaren arteko binkuloak edo loturak sortzen dira.

Etxetik eskolara beren gauzarik preziatuenak eta baliotsuenak eramaten dituzte, hala nola, panpina kuttunena, mantatxoa, jostailu gustukoenak, gurasoek emandako objektuak ... ; eta baita alderantziz ere, hau da, eskolan egindako marrazkiak, fitxak, eskulanak ... ere etxera eraman nahi izaten dituzte. Azken finean, haurrerantzako garrantzitsuena bietan baloratzen dituen “gauzak” harremantzea da.

Haurrak etxetik ekarritako manta preziatu horrek bere bi testuinguruneen arteko lotura afektibo eta fisikoa ahalbidetzen du. Beharbada, traba egin diezaioke psikomotrizitate gelan egin beharreko ekintzetan, baina bestalde, haurraren trantsizio bide honetan funtzio garrantzitsua betetzen du. Horregatik, haurrak berak alboratuko du manta enbarazu egiten dionean, eta psikomotrizitate gelan gustura sentitzean bere mantatxoaz ahaztuko da.

Horren guztiaren ondorioz, ez genioke elementua kenduko, ezta lehenengo momentuan ordezkatuko ere. Psikomotrizistaren laguntzaz eta haurraren iniziatiba kontutan hartuz, prozesua garatzen lagunduko diegu. Kasu honetan manta bat da, eta erraza izan daiteke elementu hau haurrak berak aldatzea. Piskanaka binkulo hori desagertu eta eskolan topatuko dituen eta sentsazio berriak trasmitituko dizkion elementuak topatuko ditu. Mantagandik jasotzen duena ordezkatuko duen edo sentsazio hori behar ez duenean gertatuko da aldaketa hori. Mantak goxotasuna eta etxekoen oroitzapenak ekarriko dizkio adibidez. Goxotasuna ordezkatzea ez da ain zaila izango, gelako elementu desberdinetatik jasoko baitu sentsazio bera; koltxonetatik, blokeak, gelan bertan dauden eta ikastetxekoak diren mantak,… Beraz, denboraren poderiozhori lortuko du.

Bere etxeko oroitzapenei dagokionez, haurrak eskolan izango duen egokitzapenaren ondorio izango da. Haur bakoitzak bere prozesua izango du, eta hau errespetatu egin behar da. Beharbada, psikomotrizitate gela, beste gela guztiekiko desberdina izango da, espazio aldetik handiena(etxeko gela baino handiagoa) kolore gehien dituena, soinu gehien sortzen den gela; desberdinena etra arrotzena alegia. Horren ondorioz, egokitzapen berezi bat behar izatea ez da izango ain arrotza.

Psikomotrizistaren lana izango da beraz(inoiz haurra behartu gabe) elementu berri(lekua, soinuak, objetuak,…)honetara hurbiltzeko laguntzea. Honetarako hitz goxoak, erabili behar lituzke, bere altueran hitz egin eta haurraren hizkuntzara egokitzea. Gerturatze horretan kontaktua garrantzizkoa izango da; eskua eman edota bere ondoan egotea lehenengo kontaktuetan. Psikomotrizistak haurra seguru ikusten duenean aldentzeari ekingo dio, bakarrik uzteari alegia. Honela lortuko baitu egokitzapen egoki bat. Behin hau egindakoan, haurrari berari irtengo zaio hurrengo saioetan elementuetara hurbiltzeko iniziatiba.

Psikomotrizitate gela eta saio baten garapena

Jarraian Bernard Aucouturierren praktika psikomotorearen printzipioetan oinarritutako saio baten nondik norakoak azaltzen dira:

1. Psikomotrizitate gela

2. Psikomotrizitate saio baten garapena

  • Sarrera errituala
  • Adierazpen motorea (jolas sinbolikoaren bilakaera)
  • Istorioa
  • Adierazpen plastiko grafikoa
  • Irteera errituala



Garapen Psikomotorea - Psikomotrizitate Gela Eta Saio Baten Garapena

Gorputz Eskema Haur Hezkuntzan

Haur Hezkuntzako garapen psikomotore irakasgaiean Bernard Aucouturier-en praktika psikomotorea zertxobait ezagutu eta ulertzeko aukera izan dugu. Honen inguruan, lehenik eta behin gorputz eskemaren inguruko nozioak eta esku- hartze metodoak landu ditugu. Jarraian dagoen dokumentuan atal horiek laburbilduta daude.

Garapen Psikomotorea Gorputz Eskema

Hezkuntza saio berezi bat

Gaur egun hezkuntzaren ikuspegia zertxobait aldatzen duen saio bat uzten dut hemen. Heziketa zer denaren inguruan buruari buelta batzuk emanarazi dizkit eta ea zuek ere nirekin ados zaudeten.

Hezkuntza Saio Desberdin Bat

2009-03-02

Munduko hizkuntza aniztasuna lantzeko ariketa

Hezkuntza eta elebitasunari buruzko ideia bat luzatu ostean, Haur Hezkuntzako ikasleekin egiteko moduko ariketatxo bat uzten dizuet: Munduko Hizkuntzen Txokoa


Munduko Haurren Txokoa - Elebitasuna eta Hezkuntza - Ariketa

Hezkuntza Elebiduna

Euskal Herrian bizi dugun testuinguru historiko, politiko eta sozialak eraginda, gure hezkuntza sistema elebitasunean oinarriturik dago. Azken urte hauetan gainera, kontzeptu honen ordez, eleaniztasunaren aldeko apustua egin da hezkuntza esparru gehienetan.

Haur Hezkuntzako irakasle eskolan elebitasuna eta hezkuntza deritzaion irakasgaia izan dugu eta bertan egindako "apunteak" oso baliagarriak iruditzen zaizkit guztiontzat.

Hemen dituzue:




Elebitasuna Eta Hezkuntza

Jarraian guraso elebidunentzako gidaliburu interesgarri bat gehitu dut, seme- alabekin esku hartzeko gomendio argi eta interesgarriak biltzen baititu.



Elebitasuna eta Hezkuntza -Ume Elebidunen Gurasoentzako Gidaliburua

Ikasle etorkinen integrazioa ikastolan













Ikasle etorkinen integrazioak ikasle berriaren egokitzapena du helburutzat, kulturaniztasunean (interkulturalitatea) oinarrituz.

Behar honek nabarmenki egin du gora azken aldi honetan, eta ondorioz, funtzio berri bat sortu da hezkuntzan: GIZARTE INTEGRATZAILEA.


Jarraian duzuen dokumentu honetan, ikasle etorkinen integrazioa ikastetxeetan gauzatzeko prozesua azaltzen da eta ondoren, eginkizunen berri honen funtzioak zehazten dira.


Espero dut baliagarri izatea!



Gizarte Integrazioa - Memoria



Gaiaren inguruan interesa izanez gero, "Mugarik Gabeko Eskola. Ikasle etorkinen irakaskuntza" Arartekoaren argitalpena gomendatzen dizuet, eta ondorengo helbidean eskuratu daiteke (euskaraz eta gazteleraz) : http://82.103.138.57/ebooks/0000/0494/5_ARA_ESC_eu.pdf

Haur Hezkuntzako Curriculum berriaren laburpena

Euskal Autonomia Erkidegoan, indarrean sartu berri dugu 12/2009 DEKRETUA Haur Hezkuntzako irakaskuntza zehazten curriculuma. Honen inguruan laburpen interesgarri bat duzue ondorengoa.


12/2009 DEKETRETUA, EAEko Haur Hezkuntzako irakaskuntza curriculuma zehazten duena


Haur Hezkuntzako Curriculuma hemendik jaitsi daiteke: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-2459/eu/contenidos/informacion/dif10_curriculum_berria/eu_5495/decretos_normativa_indice_e.html


Eredu berri bat proposatzen du, eta ikasleek KONPETENTZIAK eskuratu behar dituzte (oinarrizko gaitasunak) honen inguruan Eusko Jaurlaritzak argitaratu duen laburpen oso baliagarri bat duzue hemen: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-2459/eu/contenidos/informacion/dif10_curriculum_berria/eu_5495/adjuntos/orientaciones_mat_ayuda/G00E.pdf

2009-03-01

Maite ditut maite gure bazterrak...

Ikasle etorkinen integrazioa ikastetxeetan lantzeko, argazki eder batzuk. Ziur gure txokoak ezagutuz liluratuta geratuko direla!



¡Tus propias imágenes en una Slideshow para MySpace, Facebook, orkut o tu página web!mostrar todos los imagenes de esta slideshow

Ikasle etorkinen harrerarako unitate didaktikoa

Ikasle Etorkinen Harrerarako Unitate Didaktikoa

La Cenicienta que no Quería Comer Perdices

Nuestro Cuento

Pertsona ona izatearen garrantzia

Pertsona Ona Izatearen Garrantzia

Irakatsi edo/eta/ala hezi?

Irakatsi Edo Eta Ala Hezi

Nor zen Xabiertxo?

Nor zen Xabiertxo - aurkezpena

Euskararen irakaskuntza garai guztietan eztabaidatu den gaia izan da. Mende hasieran, Xabiertxo liburuaren garaian, gizarte egoerak oztopatzen zuelako; eta gaur egun aldiz, nerabeen artean hizkuntzarekiko interes gabezia dagoelako. Beraz, liburuaren irakaskuntza eredutik abiatuz, egungoarekin alderatzen da, Haur Hezkuntzan eta Derrigorrezko Hezkuntza dauden jarrera biak azalduz, eta helburua duen hizkuntza baten irakaskuntza eta erabilpena aldarrikatuz.


Xabiertxo, Ixaka Lopez Mendizabal (1879 – 1977)abokatu, irakasle, idazle eta euskaltzale tolosarrak 1925ean idatzitako eskola liburua zen. Garaiko testuinguru politiko eta sozialak eraginda (Euskal Foruen abolizioa, Eusko Ikaskuntzaren esperientzia, Espainiako Gerra Zibila, euskal zaleek erbestera alde egin beharra, euskararen zapalkuntza gizartean …), ia ezinezkoa zen euskarazko hezkuntza jasotzea; horregatik oso garrantzitsuak izan ziren euskarazko irakaskuntza ahalbidetu zuten liburu gutxi horiek.


Xabiertxo liburua haur hezkuntzako ikasleei zuzendua dago eta errealitateko egoera eta adibideen bidez, irakatsi beharreko alor desberdinak jorratzen ditu baserriaren mundutik abiatuz:

  • Nekazaritza eta abelkuntza
  • Basogintza
  • Familia eta senideak
  • Eskola
  • Gizarte ohiturak eta baloreak
    • …


Xabiertxo mutikoa bera da protagonista eta haur eredugarriaren papera hartzen du, jarrera eta jokabidezko jarraibideak islatuz; Xabiertxoren mundua hiru ataletan laburbildu daiteke: familia, eskola eta Jainkoa(Lege Zaharra).


Gaur egun, euskararen irakaskuntzak hizkuntzari ematen dion baliagarritasuna, zalantzan jartzen da. Izan ere, Haur Hezkuntzan euskara errealitate bidezko eredu eta adibideen bidez irakasten da, interes zentro desberdinak landuz eta egitura globalizatuaren barnean, haurrentzako erabilgarria den baliabide gisa. Hau da, euskararen irakaskuntza gozabide bihurtzen da.


Hala ere, egoera guztiz bestelakoa da Derrigorrezko Hezkuntzan. Euskara, gainontzeko irakasgaien moduan, curriculumean zehaztutako helburu eta edukiak dituen alor bat bihurtzen da. Ondorioz, hizkuntzaren alde metalinguistikoa jorratzen da: testu motak, perpaus desberdinen egitura, aditz eta deklinabideak, ortografia arauak … gazteei hizkuntzarekiko interesa zapalduz.


Horregatik, helburua duen hizkuntza baten irakaskuntza eta erabilpena aldarrikatu behar dugu, Haur Hezkuntzan, euskara gozabide bihurtuz eta Derrigorrezko Hezkuntzan, gazteak mundurako euskaraz prestatuz.

Autoestima eta autokontzeptua

Autoestima eta autokotzeptuaren aurkezpena
Haur Adin Garapen Psikologia

Autoestima eta Autokontzeptua

Autoestimua Eta Autokontzeptua

BERDINEN ARTEKO INDARKERIA IKASTETXEETAN




Zer da eskola-jazarpena?


Gaur egun, eskola-jazarpena Bullying izenarekin egin da ezagun gizartean. Ingelesez, bully hitzak harroputz edo ahoberoa esan nahi du. Hortaz, zer da bullyinga? Ikasle batek bere ikaskide bat menpean hartzeko egiten duen jazarpenari deitzen zaio bullyinga. Irainak, etengabeko eraso fisikoak, jendaurreko umiliazioak, derrigortutako beharrak, txantxa astunak edota ageri-ageriko gutxiespenak dira ikasle batek beste bati egin eta eskola-jazarpentzat hartzen direnak. Eskola-jazarpena gertatzen ari dela jakiteko, ondorengo gauza hauek antzeman behar dira:


  • Zapaltzaile batek edo batzuek erasotu duten babes gabeko biktima bat egon behar da.

  • Desoreka egon behar da indartsuenaren eta ahularen artean. Desoreka hori indarrean, gorpuzkeran, maila sozialean eta psikologikoan agerikoa izango da. Hortaz, biktima babes gabe sentituko da beti.

  • Jazarpenak etengabea izan behar du, hots, jazarpena epe batez errepikatu egin behar da.

Bullying- aren jatorria



Bullying edo ikasleen arteko biolentzia fisiko eta psikoari buruz egiten den lehen aipamena 70.hamarkadan kokatzen da; eta termino hau erabili zuten lehen autoreak Dan Olweus eta Peter Heineman izan ziren. Ikertzaile hauek Estatu Batuetan, Europa mendebaldeko herrialdeetan eta Britanian Handian burutu zituzten lehen ikerketak eta terminoaren lehen definizioa bota zuen Dan Olweus-ek:



“Ikasle batek erasoak pairatzen dituela edo biktima bihurtzen dela esan ahal izateko, etengabe eta aldi batean jasan behar ditu beste ikasle batek edo batzuek egindako ekintza negatiboak” (Olweus, 1998).



Bullying- aren ezaugarriak eta motak



  • Botere-desoreka: botere fisiko, psikologiko eta sozial desberdinaren ondorioz, indarren desoreka sortzen da pertsonen arteko harremanetan.

  • Nahita egitea/errepikatzea: nahita egitea behin eta berriz errepikatzen den erasoaren bidez adierazten da eta, jokabide horrek, beste eraso batzuen jomuga izateko beldurra sortzen dio biktimari.

  • Defentsa-gabezia/Pertsonalizazioa: ikasle bakar bat izaten da normalean tratu txarren biktima eta horrela babesik gabeko egoeran jartzen da. Modu horretan, biktimak ez du aurkitzen bere burua babesteko adina baliabide, eta isolamendua nahiz estigmatizazioa pairatzeaz gain, autoestimua eta bere izen ona ere galtzen ditu.


Gai honen inguruan eginiko lana osorik ikusteko : http://www.scribd.com/doc/12907385/Berdinen-arteko-indarkeria-ikastetxeetan

Power point aurkezpena:

http://www.scribd.com/doc/12907746/Ikerketa-Lanaren-aurkezpena