2009-03-31

Pertsona atsegina izatearen garrantzia






(Vicente Verdú-k idatzitako testuaren iruzkina)





Zer dio egileak?


Nire iritziz, gizakion adimenaren eboluzioa eta gizartearen garapena erlazionatzen ditu, elkar- menpekotasun harreman batekin. Hau da, balio sistema (gizartearen premiaK, kasu honetan) ezberdinek adimenaren nozio desberdinak (high tech eta high touch) inplikatzen dituzte.


Lehenik eta behin, unibertsitatean eskuratzen den jakintzari egiten dio ereferentzia; duela 30 urte ikasten zen ezautza osoagoa zela aldarrikatuz .

Jarraian, lan- sektoreen bilakaerak (gizarte industrialetik zerbitzuen arora) langile perfilaren aldaketa ekarri duela dio. Lehengo ezagutza zehatzen gainetik, egun “pertsona zoragarriak, itxura onekoak, umore zentzua eta enpatia behar ditugu”.


Ondoren, jakintza edota ezagutzak eskuratzeko bideak ere eboluzionatu egin direla salatzen du. Kasu honetan, joan diren urteetako formazio akademiko ordenatua, bizitzako ikaskuntzak ordezkatua izan da.

Gero berriz, kapital kulturalaren beherakada salatzen du; garai bateko jakinduriaren garrantziaren gainetik, gaur egun, giza- gaitasunak baititugu. “ Orain dela gutxiko high tech ideiaren aurrean, gaur egun high touch da inportantea”. Puntu honetan, gaur egungo pertsonengan, trebetasun sozialetan arrakasta eta jakintza kulturalean ez- jakintasuna uztartzen ditu.

Orain artean aipaturiko ezaugarriei dagozkion sexu- rolen banaketan, high- touch moduan definitzen dituen gaitasun sozial hauek emakumearen rolarekin lotzen ditu; eta, high tech –ak berriz, gizonekin. High touch- ean, emakumeek “euren izatean” abilezia handiagoa dutenez, arrakasta eta munduaren boterea eskuratzeko aukera gehiago izango dituzte.Eta horregatik, sistema kapitalistak dakarren ondorioetako bat bezala “amatasun naturalera” itzulera aurreikusten du, hau da, emakumeak gizartearen agintea berreskuratuko dute zibilizazioen sorrera aldietan bezala.


Laburbilduz, orain arteko gizartean, ezagutza akademikoek zuten garrantzia. Orain aldiz, sistema etengabean garatzen ari da eta aro berri batean gaude, non trebetasun sozialak gailentzen diren.


2.Ados al zaude?




Orokorrean baietz esango nuke, hau da, gizarteak, bere eboluzioan, gainjartzen dituen irizpide (balore) eta premiek gizakion gaitasuna ere garatzea dakarrela uste dut. Eta ondorioz, gaur egun “Más vale una cabeza bien hecha, que una cabeza bien llena” Montaigne-k (XVII. mendean) esan bezala.


Lehen eta oraingo jakintza esparruei dagokienean ere, berarekin ados nago. Lehengo inteligentzia akademiko hori bigarren mailara igaro da. Autoreak dionez, ez- jakintasuna nagusitu zaigu 1970.hamarkaz geroztik eta horren adibide garbi bat gaurko prentsan topatu dudan titular bat izan daiteke:

“Un bideojuego para abofetear banqueros”


“Albiste” xelebre honek nire iritzia ulertarazteko balio didala uste dut. Sistema kapitalistaren testuinguruan krisi ekonomikoa dugu azken ezaugarria (batzuentzat burukomina, galbidea edo infernua). Beraz, gizakiongan premia edo beharrak ere aldatu egin dira; kasu honetan, gure ondoezak sortu dituztenenganako haserrea eta gorrotoa nolabait uste beharra daukagu.


Behar berri honen aurrean, eskaintzak ere eboluzionatu egin behar izan du, eta bideo- jokoak denbora pasa izatetik hutsetik, askapenerako eta frustrazioak gainditzeko modu bihurtu dira.


Azken finean, autoreak esan duenaren errepikapena da nire adibidea. Bere kasuan, bideo- jokoa edo gizartearen “produktua” pertsona bera da; eta nire adibidean, krisia ekonomikoa dena, berean berriz, zerbitzuen sektorera garatu den gizartea.


Psikologiaren ikuspuntutik erantzun baten bila ibili naiz, eta teoria soziokulturala etorri zait gogora. Honen arabera, giza garapena gizabanakoa eta eragile sozio – kulturalen arteko elkarrekintzaren ondorioa da. Eta beraz, gure testuinguruan sortu den “ez- jakintasuna” globalizazio eta kapitalismoaren garapenak eragin digula diot.



No hay comentarios:

Publicar un comentario