2010-06-16

Zientzia esperimentalak landu al daitezke haur hezkuntzan?

SALLÉS, Neus. 2009. La ciencia en los centros educativos: un beneficio para todos. En Hacemos ciencia en la escuela. Experiencias y descubrimientos. Ed. Grao. Barcelona.

“La ciencia de la cotidianidad”PEDREIRA, Montserrat. 2009. Ed. Grao. Barcelona


Gure gizarteko ezaugarri kultural bezala ulertu behar da zientzia.

Guztiok gaude barnean sartuta eta horrengatik zientzia irakasteko inguratzen gaituen mundu naturala interpretatu behar dugu, non gure inplikazioak eta iritziak zientziaren esanahia betetzen joango diren.

Egunerokotasunekoa da zientzia , aktiboki parte hartu behar dugu eta horretarako gelak ikasteko espazio bihurtu behar ditugu:

• Gai zientifikoak inoiz ez dira eman , baina intentsitatez landu beharko lirateke .
• Egunerokotasuneko egoerak erabili esperientzi aberatsak izateko .
• Ura erabili gizakiaren sorrera azaltzeko , derrigorrezko faktorea .
• Lurra naturako materialekin landuz .
• Egunerokotasuneko edozein egoera erabili .
• Txangoak egin.
• Nagusien materialez osatutako gela sortu .
• Norbere buruan pentsatzen uzten diguten gela . Bakarrik pentsatzeko aukera .
• Talde lanetan inguruak aztertu .
• Elkarrizketa konstanteak izan .
• Hizkuntza ezberdinen erabilera .
• Egunerokotasuneko gauzei soluzio eman .

Haur Hezkuntzako zientzia : mundua , misterioz jositako lekua .

PUYOL,R.M. Ciencias Naturales. Enciclopedia de Pedagogia. Ed. Planeta

• Haurren beraien inguruarekiko kuriositatea dute eta erreferentzi puntuak behar dituzte beraien nortasuna aurkitzeko
• Kuriositatea izaten jarraitzeko, eta zientziarekin erlazio zuzena izanez gero, haurrei galderak erantzun egin behar zaizkie
• Zientziek egitura mentalak eraikitzeko balio dute
• Pentsamendu logikoa garatzeko balio du zientziak
• Bizi diren mundu konplexua ulertzen eta haurraren garapen intelektulean laguntzen du zientziak

Aurreko arrazoi guztiak kontuan hartuz, garrantzi handia du haurrak zientzia esperimentalak ikastea. Beraien garapenerako beharrezko baliabideak lortzen lagunduko dio haurrari, ezagupenak, logika,… Beraien kuriositatea lantzeko hala ere, garrantzizkoa izango da irakaskuntza egoki bat eskaintzea. Ahal den guztietan, haurraren galderei erantzun ahal izatea. Edo behintzat erantzun ahal izateko baliabideak eskaintzea. Horrela haurraren kuriositatea handitu daitekeelako, honekin batera bere zientziarekiko interesa, eta hau guztiarekin ikasteko grina.

Beraz haurrak zientziak ikastea garrantzizkoa da, baina irakasleak zientziak ondo irakastea oraindik ere garrantzizkoagoa izan daiteke. Batak bestea ekartzen baitu, eta bata bestea gabe ezin daitezkeelako burutu.


FRABBONI, F. 1990. Contruyamos un laboratorio de la ciencia y de la técnica, Cuando el pre-escolar se viste de domingo. El clik científico. Col.Documentos. Fundación Caja Pensiones. Barcelona.

Testu honetako autorea, F. Fraboboni, eskoletan zientzia esperimentalak lantzearen alde dago eta horretarako ikasgelak laborategi bihurtzea proposatzen du haurrei esperimentatzeko aukera emanez. horretarako hiru aldagai hartu behar dira kontuan:

1. Haurtzaroa baloratzea:
• Hitzezko eta ez hitzeako hizkuntzari heziketa esanahi bat ematea.
• Sozializatzeko bide bezela ikustea.
• Jakintza eta sormena landuko lirateke jaiotzetik .
• Hezkuntza esperientziak, berriro ere, martxan jarriko lituzke : balorazio, potentzialtasuna eta eskubideak landuz , etorkizunari begira .
• Telebistari haurre egiteko antidotoa da.
• Haurtzaroa ezagutzeko interesa piztea.
• Fantasiari aurrera egiteko bidea ematen dio esperimentazioak.

2. Gurasoen balorazioa:
• Metodo hau bestea baino eraginkorragoa eta hezitzaileagoa dela ikustea.
• Elementu linguiestiko eta logikoak garatzeko bide eraginkortzat
• Lagundu lezake , nagusiak konturatzea benetan haurren beharrez .
• Ikasketa prozesuari eman garrantzia, ez azkeneko emaitzari.
• Zientziaren bidez, teknika berriak, ahozko zein ez ahozkoa den hizkuntza lantzeko .
• Baloratzeko aukera, interakziozko errepertorio eta potentzialtasun kulturalari begira .
• Bakoitzak berea eginaz, zientzia eta teknikarekin harremanetan jartzen da , norbere bizitzan aurrera egiteko erraztasunak emanaz .
• Zientzia eta teknikak lagun dezakete antidoto gisa , haurrak dituen mugimen gabeko uneak gutxitzeko.
• Inguruan duena aztertzeko aukera izango du .

3. Haur eskolak baloratzea:
• Enfoke berri bat sortzen du eta garrantzitsua izanen da antolaketa
• Gurasoen aportazioak kontutan hartu behar dira.
• Gurasoak inplikatu daitezke ohartzeko zientziaren laborategian bere haurrak nolako aurrerapena eta jakintzak barneratzen dituen .
• Gurasoek ohartu daitezke nola bere haurrari zientzia eta teknikak hizkuntzan eta logikan laguntzen dion etorkizunari begira .
• Egiteko , aurkitzeko prozesua planteatzeko aukera .
• Haurtzaindegiek lortu lezakete haurtzaroaren beste ikuspuntu bat jorratzeko .



CHIESA, B. 1975. Razones pedagógicas para la investigación del medio. Cuadernos de Pedagogía, 10.

Nire ustez komenigarria da Haur Hezkuntzan zientzia esperimentalak irakastea. Iritzi hau justifikatzeko, artikulu honetan aurkitu ditudan arrazoiak ondorengoak dira:

• Eskola tradizionalak helarazten duen kultura “prefabrikatua” (metodo autoritarioa, baieztapenak, balorazioak eta aukeraketak egiteko ezintasuna) ekiditeko bidea da. Kulturarekiko ikasle pasiboak egin ordez, kultura askea eta irekia eraikitzea ahalbidetzen du.
• Norbanakoaren errealitatearekiko kontziente eta kritiko egiten gaitu.
• Elkarren arteko lankidetasuna sustatzen du.
• Aspektu psikologikoa: NIA eta EZ NIA arteko harremana eraikitzen eta ulertzen laguntzen dio ikasleari. Bi kontzeptu hauen arteko desberdintasuna ingurunearekiko dugun elkar- eraginean oinarritzen baita.
• Haur hezkuntzatik jada ikasleak bere burua eta ingurunearekiko dagoen eragina kontzienteki epaitzen badu, ondorio batzuk aterako ditu. Etorkizunean, ondorio horiek erlazio zabalagoekin lotu ditzakeelarik.
• Pertsona kritikoa izan dadin, heziketan aukerak eskaini behar zaizkio bizitzako errealitate desberdinak baloratzeko, eta zientzia esperimentalak horretarako ahalbidetzen gaituzte.
• Inguruneak pertsona heltzen du, garatu egiten gaitu, beldurtu gaitzake, arazoak sortzen dizkigu edota aukeraketak egitera behartzen gaitu. Horregatik, haur hezkuntzan ere heltze hori transmititu behar litzateke.
• Ingurunea uste zena baino zabalagoa dela jabetuko da ikaslea, pixkanaka fenomeno arruntak kausa orokorragoekin erlazionatuz.
• Ingurune kontzeptuak tradizionalki nagusitua dagoen materia desberdinen arteko irakaskuntza bereizketa metodologikoa gainditzeko balio du (globalizazioa).
• Ikerketa sustatuz, ikaslea bere errealitatearen aurrean aktibo bihurtzeko gaitasuna, jarrera eta ohitura eskura daiteke.
• Esperimentazioak, ikaslea eduki kulturalen transmisio pasiboaren kontran jartzea dakar. Honek ekintza, errespontsabilitatea, talde- lana eta lankidetza sustatzen duelarik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario