2010-06-16

Hizkuntzen trataeraz eskoletan

Hezkuntza sistemak eskoletan hizkuntzen trataerarako proposaturiko eredu aldaketak zer esan ugari piztu du gizartean azken urteotan. Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza sistemak eredu bateratu baten aldeko jarrera hautatu duelarik, hizkuntza ereduak gainditzeko premia dagoelako.

Egoera monirizatuan dauden hizkuntzetan, euskaran kasu, beste hizkuntza normalizatuagoetan beharrezko ez diren neurriak hartu beharrean gaude, etorkizuneko belaunaldiei hizkuntza transmisioa bermatzeko.

Baina, gaur egun euskararen erabilera oso mugatua dago, bereziki hezkuntza alorrekoa kontsideratzen baita. Hirietako bizitza kosmopolita honetan arrotza da ia euskarazko aisialdia, euskarazko lagunarteko solasaldi bat, euskarazko lan- giro naturala, euskarazko familia bizitza …

Ez da zuzena euskara politika egiteko tresna gisan erabiltzea; zergatik sortu du ordea hizkuntza ereduen aldaketak honelako eztabaida politizatua?
Ezin esan ere, hizkuntza ereduen araberako ikasle segregazioa kohesio sozialarentzako kaltegarria denik. Baina hala eta guztiz ere, begi- bistakoa da eskola publikoaren eta itunpekoaren artean maila sozio- ekonomikoaren araberako banaketa dagoela.

Ezaguna den aipu batek dionez “hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, baizik eta, dakitenek erabiltzen ez dutelako” (J. Artze). Baina, administrazioak Euskal Herriko biztanle orok euskara jakitea eta erabiltzea bermatu beharra du; eta hezkuntza, eskolak, administrazioaren tresna dira.

Beharbada, Aitorren hizkuntza zaharra zabaltzeko aldaketa inposatu bat ez da hauturik aproposena. Euskara indarberritzeko erronka irabazita dagoelako ustea zabaldu da, eta hori ez da inolaz ere egia. Gure hizkuntza indarberritzeko ahaleginean denon konpromisoa behar da, norberarena zein gizartearena. Horregatik guztiagatik, bateko eta besteko indarrak noranzko berean jartzeko urratsak egin behar dira. Hizkuntza politikaz eztabaidan horrenbeste denbora igaro ordez, hizkuntza bera erabiltzeaz gehixeago arduratu behar ginateke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario