2009-05-10

Sormenaren indarra - Big Ban

Bizitza jarraipena duen osotasun bezala bizi izaten dut. Datek, egutegiak, proiektuek hasten eta amaitzen duten autonomia eta berezko izaera duten esperientzia zatiki modukoak sortzen dituzte. Alferrik da. Berehala, gertaera bakoitza izan denarekin urtzen da aurrekoari beste zentzua emanez, bizitakoa eraldatzen, kolorea aldaraziz. Gertatutakoa gauzatzean, gauzan bihurtzean, esku artean har dezakezu, harrotu, astindu, irauli, esprimitu, begiratu eta partekatu ere.

Katuka zebilen haurtxoa urrats ausartak ematen dituen nerabe benturazale bat bihurtu da. Mundu zabal bat du aurretik, motxila prest, norantza erabakitzeko oraindik.

Prozesu honetan barrukiak astindu zaizkit, behin baino gehiagotan. Asalduta, kitzikatuta sentitu naiz... bizirik!

Honela sentitzeari big-bang deritzot nik. Sormen prozesuak abiarazten dituen eztanda moduko bat da, ezuztekoan harrapatzen zaituena, barruan daramazuna aztertzeari behartzen zaituena.

Big-bang-ak sortzean modifikatzen du zegoena, berritzen du. Batzuetan mintzen gaitu. Minduta dagoena senda daiteke. Eraikitzaile eta suntsitzailea da.

Bideo honetan izan guztiaren atzean dagoen indarra irudikatu nahi izan dut, sormenak barruan lotan dagoena esnarazteko duen ahalmen izugarria. Margolan, narrazio, bideo edo eztabaida. Gure burua inplikatzea da kontua, komunikatu nahia, partekatzeko gogoa eta ausardi ttantta bat ere bai: http://elkarrikertuz.ning.com/profiles/blogs/bigbang-1

Jarrai dezagun...

Izarne

No hay comentarios:

Publicar un comentario