2009-04-22

Adimen emozionalaren laburpen aurkezpena

Jarraian dagoen aurkezpen honetan adimen emozionalaren oinarri teorikoak eta Haur Hezkuntza esku- hartzeko eremu intrapertsonalak (autoezagutza, autonomia eta autoestimua) laburbiltzen dira.

ADIMEN EMOZIONALA Aurkezpena

2009-04-21

Irrifarrea


Zer da irrifarrea!

Gauza zoragarri bat niretzat

oso beharrezkoa denontzat,

eta diruarekin erosten ez dena,

eta nor bere bihotza gaztetzen duena.


Irrifarrak ez du lotsarik,

irrifarrak ez du minik;

zoriona eta bizia baizik.


Irrifarrak, denok elkartzen gaitu,

zahar eta gazteak,

aberats eta txiroak,

iparraldekoak eta hegoaldekoak,

zuri eta beltzak,

zoriontsu eta zorigaiztokoak.

Ez dut ezagutzen irrifarra egiten ez dakienik,

baina bai zaila egiten zaionik;

irrifarra, gero eta beharrezkoagoa ikusten dut

mundu honetan bizirauteko.


Irrifarra egiten ez duenari,

bizitza oso gogorra eta malkartsua egingo zaio;

baina irrifarra egiten duenak,

errazago eginen du bidean aurrera,

zoriontsuago izanen da.


Zoriontsu izateko bidezidor asko daude,

irrifarra egiteko modu ugari daude,

adibidez, niri gehien gustatzen zaidana begiekin eta ahoarekin;

eta baita ere bihotzarekin,

zer hobe irrifarra egitea baino?

Osasungarria ere ba omen da, urte askoz irauteko.


Zergatik ez dugu ikasi behar irrifarre egiten?

Zergatik ez goizean begiak zabaldutakoan,

ispulu aurrean gure buruari so,

eztizko begirada batekin, aurpegiari goxatu bat eman?

Zergatik ez alboan dugunari, egun zoriontsuago bat eskaini?


2009-04-13

Txertaketa Okupazionala - INO

Gizarte integrazioko INO ikasgaian, PBL metodologia erabiliaz, Donostiako udaletxeko txertatzaile okupazionalaren funtzioa aztertzeko aukera izan genuen bi kasu zehatzen ebazpenaz. Ondorengo dokumentuetan lana bera eta prozesua laburbiltzen duen aurkezpentxo bat daude.


Donostiako Udaletxeko Txertaketa Okupazionala - INOko aurkezpena


Donostiako Txertaketa Okupazionala - PBL metodologia - Lan idatzia

Aisialdirako Txilipurdi Haur Txokoa Proiektua

Aisialdirako Txilipurdi Haur Txokoa Proiektua

EUSKARAREKIN GOZATUZ (Joxerra Gartziaren hitzaldia)

2007-ko azaroaren 20a, asteartea Aitzol Udal Euskaltegia, Tolosa

Aitzol Udal Euskaltegiko irakasleek gonbidaturik, gazteei zuzenduriko hitzaldi batetara gonbidatuak izan ginen. Hizlaria Joxerra Gartzia zen eta bere solasaldiarekin azaldutakoaren helburua euskara bizitzako zoriontasun eta beharrak asetzeko baliabide bilakatzea izan zen, horretarako erabileraren garrantzia azpimarratuz.

Bere emanaldia Parmenides eta Planton moduko filosofoen pentsamenduen azalpen labur batzuekin hasi zuen, ondoren hezkuntzan eta kalean euskarak dituen erabileraren adibideak sakondu zituen, eta azkenik euskara gozabide bilakatu behar dugula esanaz amaitu zuen.



Joxerra Gartziaren Hitzaldia Aitzol Udal Euskaltegian

Una Vida Sin Discapacitaciones - Barreras Arquitectónicas

Gazteleraz egindako lan honetan, eguneroko bizitzan bilatu ditzakegun oztopoetaz dihardu. Izan ere, ezintasun fisikoak dituzten biztanleentzako, "ezindu" moduan deritzagun horientzako, ohiko bizitza bera ere erronka bilakatzen da.
Horregatik, oztopo, traba eta ezintasun guztiei aurre eginaz, eta erronka berriak gaindituz, hainbat bizipen eta istorio berexi kontatzen dira.
Ea bada, guztion artean, ezintasunaren mugak gainditu eta bizitzeko oztopoak ordez erraztasunak eraikitzen ditugun.



Una Vida Sin Discapaciaciones - Barreras Arquitectonicas