Mostrando entradas con la etiqueta Haur Hezkuntza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Haur Hezkuntza. Mostrar todas las entradas

2010-06-16

Mormoiak: Nortzuk dira?

Sektak- Mormoiak

Plastika Adierazpena eta bere didaktika


Aurten irakasgai honetan talde txikitan bildu eta blog batzuk sortu ditugu gure produkzioak bilduta izateko. Hona hemen bi adibide paregabe!

http://www.bakarrikedo.blogspot.com/
http://www.lautik2.blogspot.com/

Ni, nire gorputza eta emozioak: Poesia bilduma

POESIAK BILDUMA - Ni, Nire Gorputza Eta Emozioak

Haur Literatura eta Ahozkotasuna

Haur Literatura Eta Ahozkotasuna Eskema

Euskara eta tokian tokiko hizkuntz aldaera

Euskara Eta Tokian Tokiko Hizkuntz Aldaera- Julian Maia

Amandre ipuinak

AMANDRE IPUINAK

Hizkuntzen trataeraz eskoletan

Hezkuntza sistemak eskoletan hizkuntzen trataerarako proposaturiko eredu aldaketak zer esan ugari piztu du gizartean azken urteotan. Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza sistemak eredu bateratu baten aldeko jarrera hautatu duelarik, hizkuntza ereduak gainditzeko premia dagoelako.

Egoera monirizatuan dauden hizkuntzetan, euskaran kasu, beste hizkuntza normalizatuagoetan beharrezko ez diren neurriak hartu beharrean gaude, etorkizuneko belaunaldiei hizkuntza transmisioa bermatzeko.

Baina, gaur egun euskararen erabilera oso mugatua dago, bereziki hezkuntza alorrekoa kontsideratzen baita. Hirietako bizitza kosmopolita honetan arrotza da ia euskarazko aisialdia, euskarazko lagunarteko solasaldi bat, euskarazko lan- giro naturala, euskarazko familia bizitza …

Ez da zuzena euskara politika egiteko tresna gisan erabiltzea; zergatik sortu du ordea hizkuntza ereduen aldaketak honelako eztabaida politizatua?
Ezin esan ere, hizkuntza ereduen araberako ikasle segregazioa kohesio sozialarentzako kaltegarria denik. Baina hala eta guztiz ere, begi- bistakoa da eskola publikoaren eta itunpekoaren artean maila sozio- ekonomikoaren araberako banaketa dagoela.

Ezaguna den aipu batek dionez “hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, baizik eta, dakitenek erabiltzen ez dutelako” (J. Artze). Baina, administrazioak Euskal Herriko biztanle orok euskara jakitea eta erabiltzea bermatu beharra du; eta hezkuntza, eskolak, administrazioaren tresna dira.

Beharbada, Aitorren hizkuntza zaharra zabaltzeko aldaketa inposatu bat ez da hauturik aproposena. Euskara indarberritzeko erronka irabazita dagoelako ustea zabaldu da, eta hori ez da inolaz ere egia. Gure hizkuntza indarberritzeko ahaleginean denon konpromisoa behar da, norberarena zein gizartearena. Horregatik guztiagatik, bateko eta besteko indarrak noranzko berean jartzeko urratsak egin behar dira. Hizkuntza politikaz eztabaidan horrenbeste denbora igaro ordez, hizkuntza bera erabiltzeaz gehixeago arduratu behar ginateke.

Gizarte eta kultur ingurunearen ezaguera praktika garaian

Haur Hizkera lana

Zergatik ikasi, hitz egin eta bizi euskaraz?

Zer da euskaraz bizitzea? Sakelako telefonoan menua eta funtzioak euskaraz izatea? Administraziora joatean, leihatilan dagoenak euskaraz hitz egiten jakitea? Yogurtak erostean, elikadura informazioa euskaraz ere agertzea? Euskal Herriko Unibertsitateko idazkaritzan “hablame en cristiano” ez eskatzea? ... Ba aitortu beharrean naiz, kasu hauetan agian nahiago dudala gaztelerazko aukera ere izatea, gainontzean tutik ere ulertu gabe geratu ohi bainaiz.
Beharbada, euskaldun izan nahiaren itxurakeria soilik izango da gaur egun gizarteak goraipatzen duena. Nor ez da ba inoiz harrituta gelditu “txapela munduan eta ibili muduan” dion kamixeta soinean duela,belarri- motz peto- peto batekin topatzean? Edota, denda baten atarian “Bai Euskarari” ziurtagiripean barrura sartu eta aitorren hizkuntza zaharra zer den ere ez dakien saltzailearekin jardutean? Ez al da itxurakeria hutsa Euskal Herriko agintariek sermoia botatzeko txuleta aurrean izan beharra?
Eguneroko bizitzan aipatu berri ditudan moduko mila eta bat kasu aurkitu ditzakegu, baina uste dut nahiko argi utzi dudala euskaraz bizitzea, euskaraz hitz egitea baino haratago dagoela pentsatzen dudala.
“Arri, murri zapero; bero, bero, bero … haurrak egin euskaraz, orain eta gero” honelaxe zion “Euskaraz Bizi” kanpainaren baitan, Argitxo iratxoak abesten zigun doinuak, gure ikastola garaian, behin eta berriz. Hainbat ekimen izan genituen gure garaian: puntu- sisteman oinarritutako jolasak (egun osoan euskaraz hitz eginez gero, berdez margotu behar izaten zen zegokion laukia, eta gainontzean gorriz), opariak, jolastordu estrak, irteerak, herri- kirol txapelketak … Azken batean, ikastolan ikasten genbiltzan ikasleok, kalean nahiz etxean, euskaraz mintzatzea zuen helburutzat.
Baina, benetan baliagarria izan al zen? Nire ondorioak eratzeko, adin beretsukoak garenon esperientziak soilik ezagutzen ditut, eta egia esan, oraindik ere zalantzan jartzen dut.
Zergatik bizi euskaraz? Lehenik eta behin, nire ama hizkuntza delako; amak jaioberritan abesten zizkidan sehaska- kanten hizkuntza delako, bi hamarkada ostean, oraindik ere “ganbela” beste hizkuntza batean nola esaten den ikasi ez dudalako, oilarraren kukurrukua esatea gustatzen zaidalako; gaztelaniaz mintzatu nahian “el moto” moduko hanka- sartzeak egitea ekiditen dudalako; amorrarazitakoan, abiadura bizian hitz egin nahi dudanean, euskaraz soilik ateratzen zaizkidalako maldizioak ..
Kirmen Uribek New York handian abestu zuen moduan, ez da onena agian, ezta ederrena ere agian, zaharregia edo txikiegia agian, agian … Baina bai, euskara da, hizkuntza bat eta euskaldun sentitzearen nortasuna. Horixe litzateke nire ustez aurreko galderaren erantzuna, itxurakeria, progreso, bizikidetzarako politika, aniztasuna, hizkuntzen dominantzia- errepresio, etab. guztien gainetik dagoena; harropuzkeria eta hitz- merke sorta horiek guztiak albo batean utziaz, norberaren bizimodu aukera bat.
Gainditu ziren eguzkia, zerua eta sapelaitzak ikustea galerazten zituen lege zaharraren aldiak, eta gure esku dago trikua sator- zulotik irten eta datozen mendeetan, txantxangorri baikinan, hegoak astinduz kantari hegan egitea.

Gizarte eta Kultur Ingurunearen ezaguera praktika garaian

Gizarte Praktika garaian

Denbora eta espazioa lantzeko baliabideak

Denbora Eta Espazioa Lantzeko Baliabideak

Mapa mentalak haur hezkuntzan

Mapa mentalak

Ibaian Blai! - Espazioa lantzeko jarduera

Espazioa Lantzeko Jarduera - Ibaian Blai

Haur Hezkuntza hezitzailea ote?

Azken hogeita hamar urteotan bi urte aurreratu da haurren eskolaratzea. Aldaketa honetan bi arrazoi nagusi egon dira: jaiotze-tasaren murrizketa eta emakumea lan munduan integratzea. Zergatik joera hau?

a) Jaiotze-tasaren murrizketak kezka handia sortu izan du ikastetxeetan. Haurra merkantzia preziatu bihurtu da eta ikastetxeen arteko lehia oso nabaria izan da. Ikastetxe batzuk aurrena hiru urteko gela eskaintzen hasi ziren eta geroago bi urtekoa.
b) Emakumea lan mundua integratu denetik, haurrak poz handiak emateaz gain, traba ere egiten du. Batez ere, gurasoak lanean daudenean, haurra zaintzeko norbait behar da eta gero eta gehiago dira, haurra eskolaratzea irtenbidetzat hartzen dutenak.

Laburbilduz, joera hau gero eta handiagoa dela jakinik, lehen auzoko parkeak haurraren sozializazioan zuen tokia, egun haur-eskolak hartu du.

Haur Hezkuntza oso baliagarria da haurraren garapen egokirako, izan ere, berdinekiko kontaktuak “ni”a elementu berezi gisa, baina “bestearen” balio berarekin ulertzea errazten du. Familiakoak ez diren adin berekoekin eta helduekin komunikatzeko trebeziak garatzen ditu. Azken finean, haurrak gizartea islatzen duten testuinguruetan kokatzen ditu (Euskal Herriko Curriculuma). R. Cristobal-en iritziz, gizakiaren nortasuna osatzen duten gaitasun emozionalak, jokabideei dagozkien antolamenduak eta funtzio kognitibo guztiak azaleratzen laguntzen du. Bestalde eskola instituzio hezitzailea da, haurren beharrak eta ikasteko modu bereizgarria kontuan izanik, denbora, materialak eta testuingurua egokitzen dira; eta gainera, ume bakoitzaren erritmoaren arabera, bakoitzaren garapena indartu eta aberasten da. Hala ere, Luispe Gutierrez-en ustetan, eskolaren beharra gurasoena da, eta ez haurrena; eta alternatiba erreal gisara ez eskolaratzea proposatzen du. Dena den, edozein delarik ere erabakia, haurraren hezkuntza- eskubidea bermatu behar da kasu guztietan.

LOGSE legea sartu aurretik, haurtzaindegiek funtzio asistentzial soil bat besterik ez zuten. Bertan haurrek zainketa bat jasotzen zuten eta ez heziketa bat. Garai hartako zenbait ikaslek, ordea, zainketa bat jasotzeaz gain heziketa bat jaso behar zutela pentsatzen zuten haur haiek eta edozein haurrek duen eskubidea baita heziketa. 19901ean LOGSE legea sortu zen eta haur hezkuntzak funtzio hezitzaile bat hartu zuen. Horrela haurtzaindegiak beren izaera aldatuz joan ziren zainketaz gain heziketa eskaintzen baitzuten. Horrela haur eskola bihurtu ziren. Baina denborarekin, funtzio eta izaera hau gutxituz joan zen honek kostu ekonomiko handia baitzekarren. Arturo Hoyuelosek (Hik Hasi) dionez, funtzio asistentzial soil horren gainetik, haur guztien heziketa- eskubidea dagoela dio.

Gure ustez, haur hezkuntzak heziketa funtzio bat izan behar du, izenak berak dioen bezala. Egia da haurrek hasieran heziketaz gain zainketa bat ere jaso behar dutela. Haurrak seguru sentitu behar dira beraientzat horren arrotza den ingurune batean heziketa jasotzeko prest egon daitezen. Baina denborarekin zaintzak gutxituz joan behar du, pixkanaka-pixkanaka, heziketa gailendu arte. Horregatik uste dugu zaintza heziketa barruan dagoen zerbait dela eta osagarriak direla.

Artikulu hauek irakurri ondoren, bakoitzak bere garrantzizko puntu bat adierazi digu, batzuk besteak baina garrantzitsuagoak baina denak ere beharrezkoak. Testu hauetan behin eta berriz irakurri ditugun hitzak asistentziala eta hezitzailea, haur eskola eta eskolaratze goiztiarra izan dira.
Asistentziala eta hezitzaile legeari dagokionez, aurrera pauso baten ondoren berriz ere atzera pausoa eman genuela irakurtzeak, diruak hezkuntzan, horrelako garrantzia ematen diola adierazten duela dirudienean, hainbesteko eragina izatea izugarria da. Guztiok, herritarrok, aukera berdinak izan behar ditugu, garbi dago ez dela horrela, hau ere klase sozialek bereizten dute, berdintasun baten alde lan egin beharra dago egoera honen aurrean atzera pausoak baina aurrera pausoak ikusteko, guztion eskubidea baita heziketa.
Haur eskola osatzen duten kontzeptu ezberdinen azalpen eta zehaztasunak harritu gaitu. Teorian, praktikan izan beharko lukeena ondo adierazita dago, eguneroko lanean hau guztia ondo burutzea izango da zailena, koordinazio eta langile onen arteko lana izango da hori.

Eskolaratze goiztiarra aipatzen duen testuak arrazoi du, oso argi idatzia dago modu sinple eta guztiak ulertzeko moduan, askotan hau ere ez baita erraza izaten eta eskertzekoa da. Antzuolako esperientzia ideia izugarria iruditu zaigu, inoiz entzun gabea eta agian ikastetxe guztietan praktikan jarri beharrekoa. Horrela eskolaratze aldi hau ez litzateke hain gogorra izango ez haurrentzako ezta helduentzako ere. Hasierak ez dira inorentzat errazak izaten, baina hain txikiak diren haurrentzat eta orain arteko bizitzan izan duten testuingurutik bat-bateko aldaketa bortitz honetan denbora guztian aldamenean izan dituen helduak ordu batzuetan ikusi gabe aurrera jarraitzeak, are gutxiago. Frustrazio egoera handia izaten dute, egun batetik bestera egunerokoa zena aldatzea gogorra egiten zaigu helduoi, beraientzat askoz gogorragoa izaten da. Antzuolako esperientzia zabaltzea ideia polita izango litzateke, guztiontzat hain gogorra ez izateko.

Haurraren garapen orekatua afektibitatearekin estuki lotua dago; Haur Hezkuntzako curriculumak (EHAA 2009ko urtarrilaren 30ekoak) argi eta garbi uzten duen moduan, hezkuntza etapa honen “helburua haurraren garapen fisiko, intelektual, afektibo eta sozial osoa eta orekatua lortzea da.” Izan ere, adin tarte hau (0 – 6 urte) duten haurren beharretara zuzendu beharra dago hezitzaileen esku- hartzea; R. Tavernier pedagogo frantsesak behar afektiboak maila eta adin guztietan garrantzitsutzat jotzen zituen, eta bereziki Haur Hezkuntzan, non haurrak ezin izango duen garapen orekaturik lortu, ez badu giro afektibo egokirik bere inguruan.

Afektu, harreman eta ezagueraz osatutako gizaki osoaren heziketa hartu behar da kontuan, eta horretarako, heziketa hori integrala izan behar da. Hau da, haurrari bere burua ezagutzea, nortasuna eraikitzea, autokontzeptu eta autoestimu osasuntsuak lortzea eta garapen afektibo- emozional orekatu bermatzea izango dira hezkuntza etaparen jomugan. Horregatik, ezinbestekoa da hezitzaile edota irakasle izango garenok ideia hauek argi izatea.

Azken finean, afektibitatea neurrigabea eta kontrolaezina da, eta haur bakoitzari, egoera bakoitzean emango zaiona ezin daiteke aurreikusi.

Soinua esperimentazio lantegian

Soinua esperimentazio lantegia

Haurtzaroaren historia

Haurtzaroaren historia

Hezkuntza Bereziaren Psikologia

Hezkuntza Bereziaren Psikologia

Nola hitz egin jendaurrean

Nola Hitz Egin Jendaurrean

Oinarrizko ezagupenak

A Pun Teak

Natur Ingurunearen Jakintza

Natur apunteak