2009-04-21

Irrifarrea


Zer da irrifarrea!

Gauza zoragarri bat niretzat

oso beharrezkoa denontzat,

eta diruarekin erosten ez dena,

eta nor bere bihotza gaztetzen duena.


Irrifarrak ez du lotsarik,

irrifarrak ez du minik;

zoriona eta bizia baizik.


Irrifarrak, denok elkartzen gaitu,

zahar eta gazteak,

aberats eta txiroak,

iparraldekoak eta hegoaldekoak,

zuri eta beltzak,

zoriontsu eta zorigaiztokoak.

Ez dut ezagutzen irrifarra egiten ez dakienik,

baina bai zaila egiten zaionik;

irrifarra, gero eta beharrezkoagoa ikusten dut

mundu honetan bizirauteko.


Irrifarra egiten ez duenari,

bizitza oso gogorra eta malkartsua egingo zaio;

baina irrifarra egiten duenak,

errazago eginen du bidean aurrera,

zoriontsuago izanen da.


Zoriontsu izateko bidezidor asko daude,

irrifarra egiteko modu ugari daude,

adibidez, niri gehien gustatzen zaidana begiekin eta ahoarekin;

eta baita ere bihotzarekin,

zer hobe irrifarra egitea baino?

Osasungarria ere ba omen da, urte askoz irauteko.


Zergatik ez dugu ikasi behar irrifarre egiten?

Zergatik ez goizean begiak zabaldutakoan,

ispulu aurrean gure buruari so,

eztizko begirada batekin, aurpegiari goxatu bat eman?

Zergatik ez alboan dugunari, egun zoriontsuago bat eskaini?


No hay comentarios:

Publicar un comentario